2013/07/22

UDAKO OPORRAK

Kaixo lagunak! Zer moduz doa uda?
Niretzat, momentuz, oso ongi doa.
Ekainean, klaseak bukatu eta gero, taekwondoko sub-21 txapelketara joan nintzen eta hirugarrena geratu nintzen. Hurrengo larunbatean nire izeba-osabaren baratzera joan nintzen nire lehengusuaren urtebetetzea ospatzeko. Han familia osoa egon ginen eta oso ongi egon ginen, bazkaldu genuen eta gero  nire lehengusuarekin jolatu nintzen.
Uztailean gauza asko egin dut. Sanferminetan, nire Andorrako lagunarekin egon nintzen. Zezen plazan egon ginen bi egunetan, nire lagunarekin geratu ginen egun batean, atrakzioietan egon ginen, su artifizialak ikusi genuen eta entzierroa ere bai. La Pegatinaren kontzertua ikusi genuen. Uztailaren 10ean bere etxera joan zen, eta uztailaren 12an Belagoara joan nintzen Mikel Gurearekin.
Hurrengo egunean zeharkaldia  hasi genuen eta Txamantxoiatik Linzara joan ginen, bigarren egunean, Petretxema izeneko mendia igo genuen  eta gero Zurizara joan ginen ; hirugarren egunean Zurizan egon ginen, ibaian bainuak hartu genituen eta jolasak egin genituen. Laugarren egunean Belabartzera joan ginen eta ezin izan genuen  bainurik hartu,egun euritsua zegoelako. Asken egunean, Txamantxoiara itzuli ginen. Uztailaren 18an kamiseta batzuk tindatu gienituen, eta arratsaldean beisbolean jolastu ginen. Hurrengo egunean, eskulanak egin genituen eta arratsaldean Arrako izeneko putzura joan ginen eta bainatu egin ginen.Ondoren,  igerilekuan egon ginen.

Uztailaren 20an "Promesa" idatzi genuen eta aratsaldean irakurri genuen denon aurrean. Orain ez gara Mikel Gurea, Bidean gaude. Atzo etxera itzuli ginen. Gure ustez, kanpaldi hau hoberena izan da.


Hemen talde osoa gaude, atzean Hiru Erregeen Mahaia eta Petretxema mendiak daude.



Mendi hauek Peña Ezkaurre eta Txamantxoia dira.



Hau Hiru Erregeen Mahaia da.



Hemen Petretxemara igotzen ari gara.
Aurrean Petretxemaren tontorra dago.