2011/05/01

NIRE OPORRAK



Ostegunean barnetegi batetik etorri nintzen. Eulaten izan nintzen, Eulate herri txiki bat da....hiru egun eman nituen han.
Lehenengo egunean, Urbasara igo nintzen, futbolean jolastu nintzen. Ararratsaldean joku batzuk egin genituen. Afaldu genuenean eta gaubelan gauza asko egin genuen, adibidez jokuak.
Bigarren egunean, zortzi eta erdietan esnatu ginen, gosaldu genuen eta gimkana bat egin genuen. Ginkanan nire jokurik gustokoena birlak ziren. Ginkana bukatu eta gero, beste joku bat egin genuen, jokua oriflama zen eta niri asko gustatzen zait.
Arratsaldean, mutilek futbolean jolastu ziren eta neskak partida ikusi genuen.Afaldu eta gero, gaubela berezi bat egin genuen,gaubelan cluedo jokuan jolastu ginen. Ordu bata eta erdietan ohera joan ginen. Azken egunean etxea garbitu genuen eta bazkaldu eta gero Iruñara itzuli ginen. Nik oso ongi pasatu nuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario