2011/09/05

ABUZTUA-IRAILA

Abuztuan gauza asko egin dut. Egun asko igerilekura joan nintzen Aliciarekin.

Abuztuaren 13an nire izeba-osabaren ezkontza izan genuen. Han jende asko ginen eta nire familia osoa zegoen. Madriletik, Aragonetik, eta Cataluñatik etorri ziren. Gutxi gora-behera 85 pertsona ginen. “Castillo de Gorraiz” jatetxean afaldu genuen. Afaldu eta gero, dantzaldia zegoen eta 6etan ohera joan nintzen.
Hurrengo egunean, nire lehengusuarekin joan nintzen bazkaltzera eta arratsaldean nire etxera etorri zen jolastera. Denok oso nekatuta geunden.

Abuztuaren 25ean Lanzarotera joan nintzen nire gurasoekin. Hemendik seiak laurden gutxitan atera behar genuen baina problema bat zegoen eta Zaragozara joan behar izan genuen. 12:35etan hotelera ailegatu ginen eta sandwich bat afaldu genuen. Hasieran 20:30etan ailegatu behar genuen aieroportura.
Lanzaroten Timanfaya, “Jameos del agua”, verdeen kobazuloa, “el golfo”, “el mirador del río”, eta herri asko ikusi genuen. Han ez dago zuhaitzik bakarrik laba eta laba dago. Zona batzuetan mahastiak zeuden eta oso arraroak ziren. Irla oso polita da eta dena ikusi behar duzu. Han hondartzak beltzak dira, baina zuriak ere badaude. Beltzak harrizkoak dira eta zuriak, gehienak, artifizialak.
Irailaren 1ean etorri ginen Lanzarotetik eta oso ongi pasatu genuen Lanzaroten. Nik itzuli nahi dut.

Irailean nire herrira joan nintzen nire lehengusinaren urtebetetzea ospatzera. Bazkaldu genuen eta gero nire aitonaren baratzera joan ginen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario