2012/09/26

ETXEAREN DESKRIBAPENA
Etxe honek baserri bat dirudi, mendian dago eta zuhaitzez inguratuta dago.
Etxeko hormak harrizkoak dira, harriak zuriak eta marroiak dira.
Etxeak hiru solairu ditu. Beheko solairuan hiru ate daude. Ateak zabalak dira, bat garajea izango badu. Ate baten ondoan leiho bat dago eta beste baten ondoan gizon bat ikus daiteke. Leihoak, ateak eta balkoiak  egurrezkoak dira.
Bigarren solairuan lau leiho daude eta lau ate ere bai. Ateek  balkoietara ematen dute. Solairu honetan hiru balkoi daude.
 Hirugarren solairuan beste bi balkoi daude eta bi ate balkoira irteko. Atearen ondoan hiru leiho daude.
Teilatu triangelu itxura dauka. Teilatuaren gainean hiru tximini daude eta antena bat dago.
Nire ustez etxea argitsua eta erosoa izango da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario