2014/02/06

Azpian duzuen olerkia izugarri polita iruditzen zait.Eta zuei?
Irakurri eta idatzi zure iritzia, mesedez.

JAINKO TXIKI ETA JOSTALARI HURA-KIRMEN  URIBE

Orinak marraztu zizkizun jainko hura izan gura nuke,
jainko txiki eta jostalari hura,
milaka puntutxo margotuz zure azalean.

Atsegin ditut zure orinak.
Atsegin dut kontatzea izarrak balira.
Eta izar berri bat aurkitzea egunero,
supernoba bat aurkitzen duen astronomoa legez
zure bizkarreko tokirik ezkutuenean
edo zure bularren azpian.

Zure azala neure behatzarekin ibiltzea dut gustuko,
jarraitzea planeta ezberdinen artean
sortzen diren lerro ikustezinak.
Astiro astiro, teleskopiorik zehatzena bezala.

Zuk diozu ez zaizkizula gustatzen,
nahiago zenukela orinik ez izan,
azal zuri lauean.
Baina zer egingo nuke nik, noraezean
dabilen itsasgizona nintzateke gau itxian.

Gogoan dut orin bat eskatu nizula
ezagutu ginenean.
Begiaren alboan duzun hori.
Nahikoa nuen Itaka txiki hori
nire etxea bertan eraikitzeko.
Eta zuk eskuzabal, esan zenidan:
den-denak dira zuretzat,
zenbat ditudan asmatzen baduzu.

Orinak marraztu zizkizun jainko hura izan gura nuke,
jainko txiki eta jostalari hura.
Eta musu eman gauero zure orinei, banan banan
eta kontu handiz, desitsats ez daitezen.


UN DIOS PEQUEÑO Y JUGUETÓN

Quisiera ser aquel dios que te dibujó los lunares,
un dios pequeño y juguetón
pintando miles de puntitos en tu piel.

Me gustan tus lunares,
me gusta contarlos como si fueran estrellas.
Encontrarme cada día con uno nuevo,
como si fuera un astrónomo que halla una supernova,
escondida en algún lugar recóndito de tu espalda
o bajo tus pechos.

Me gusta recorrer tu piel con mi mano,
seguir las lineas invisibles
que se van creando entre los planetas.
Muy poco a poco, como el telescopio más preciso.

Tú dices que no te gustan,
que quisieras no tener ningun lunar,
tener una piel blanca y lisa.
Pero qué sería entonces de mí,
marino sin rumbo en la noche cerrada.

Recuerdo que te pedí un lunar
La noche que nos conocimos.
Aquel que tienes junto al ojo.
Me bastaba esa pequeña Ítaca
para contruir en élla mi casa.
Y tú, generosa, dijiste:
son todos para tí,
si adivinas cuantos son en total.

Quisiera ser aquel dios que te dibujó los lunares,
un dios pequeño y juguetón.
Y besar tus lunares cada noche,
Con cuidado, con mucho cuidado,
para que no se despeguen.

16 comentarios:

  1. Niri olerki polit bat iruditzen zait, mutila egiten du edoser bere emakumea ondo sentitzeko. Gehien gustatu zaidan bertsoa azkena izan da, adierazten duelako berari gustatzen zaiola neskaren orinak eta horrela esaten dio ez kentzea.

    ResponderEliminar
  2. Gustoko izan dut olerki hau, gizona emakumeari bere edertasuna ikusteko behar duena ematen dio.
    Ez dakit zehastasunarekin zein izan de geihen gustatu zaidan bertsoa, baina badakidana gustoko izan dudala da.

    ResponderEliminar
  3. Nik uste dut olerki oso polita dela. Gehien gustatu zaidan konparaketa da: orinak izarrak dira.

    ResponderEliminar
  4. Ainhoa Murillo2/09/2014

    Nire ustez olerki hau erakusten maitasuna erakusten du eta hori oso polita da eta gende gutxi idazten du olerki bat bere emaztearentzat. Gehien gustatu zaidan bertsoa hau da: Baina zer egingo nuke nik, noraezean, dabilen itsasgizona nintzateke gau itxian.
    Ainhoa

    ResponderEliminar
  5. Oso olerki polita eta originala dela da nire ustez.
    Gehien gustatu zaidan bertsoa da; Orinak marraztu zizkizun jainko hura izan gura nuke,
    jainko txiki eta jostalari hura.

    ResponderEliminar
  6. Anónimo2/09/2014

    Oso polita eta zirraragarria da.
    Elortza 6 gogoko dut. Askoz ilusioa dut.
    Zion bezala idatzi nahi nuke.
    Rosi.

    ResponderEliminar
  7. Anónimo2/09/2014

    Nik uste dut olerki txit erromantikoa dela. Nire ustez olerki hain polita egitea nahiko zaila da baina hau oso ondo egina dagoela uste dut. Orinak ditudana pertsonak oso ondo sumatuko dute Kirmen Uriberen olerkiarekin.
    SILVIA SÁNCHEZ

    ResponderEliminar
  8. Anónimo2/09/2014

    Nire ustez olerki hau oso polita eta originala da.
    Laugarren elortza, asko gustuko dut eta oso polita da.
    BEA MAEZTU

    ResponderEliminar
  9. Anónimo2/09/2014

    Nik uste dut olerki oso polita de la. Nire geien gustatzen bertzoak azkenak dira, idazle hau oso ona da. Eneko.

    ResponderEliminar
  10. Anónimo2/09/2014

    Nik uste dut olerki oso interesgarria dela. Gehien gustatu zaidan bertsoa jainko txiki eta jostalari hura izan da erralitate esaldi bat delako UNAI MARTINEZ

    ResponderEliminar
  11. Anónimo2/10/2014

    Niri asko gustatzen zait olerki hau. Gehien gustatu zaidan bertsoak bi azkenekoak dira. Irati.

    ResponderEliminar
  12. Anónimo2/10/2014

    Asko gustatzen zait inspiratzen dut eta. - Sara Amores

    ResponderEliminar
  13. nire ustez olerki olerki hau oso polita da, geien gustatezen naiz bertsoa dira hauek:
    Zure azala neure behatzarekin ibiltzea dut gustuko,
    jarraitzea planeta ezberdinen artean
    sortzen diren lerro ikustezinak.
    Astiro astiro, teleskopiorik zehatzena bezala.
    Idazlea oso erromantikoa da. Pedro

    ResponderEliminar
  14. Identifikatzen dut olerki hauekin, desberdina da eta hori asko gustatzen zait. Ere uste dut maiteminduta zegoen, orduan olerki hau bihotzez da. Erasan geratu nintzen berak esandakoarekin. Niri gehien gustzen zaida bertsoa hau da; Orinak marraztu zizkizun jainko hura izan gura nuke,
    jainko txiki eta jostalari hura.
    Eta musu eman gauero zure orinei, banan banan
    eta kontu handiz, desitsats ez daitezen.

    ResponderEliminar
  15. Anónimo2/10/2014

    Oso polita eta luzea da, asko gustatzen zait oso barregarria eta interesgarria delako, baina niri ez zaizkit asko gustatzen orinak...JUAN UGARTE

    ResponderEliminar
  16. Anónimo2/10/2014

    Nire ustez olerki hau oso polita da, mutilak demostratzen diolako neskari beratz gehien gustatzen zaiona. Neskak gehien gorrotatzen duen aldea mutilak gehien maite duena da. Bere okerra bere bertutea da.
    SAIOA MAEZTU.

    ResponderEliminar