2010/10/31

TENERIFE JOAN NAIZ ETA...

Kaixo!
Nire oporrak oso dibertigarriak izan dira Zergatik? Tenerifera joan nintzelako. Nire gurasoekin joan nintzen. Gure hotela Puerto de la Cruz hirian zegoen.
Lehenengo egunean, Teidera joan ginen. Teide ikusi eta gero, herri txiki batera joan ginen, herri hori Garachico zen.Hor bazkaldu genuen eta hango igerilekuak ikusi genituen.
Bigarren egunean, Teno puntara joan ginen hortik Giganteko itsaslabarrak ikusi genituen. Gero Masca izeneko herria ikusi genuen. Masca mendate batean dago. Ondoren, “ Los Gigantes" herrira iritsi ginen eta itsaslabarrak berriro ikusi genitunen baina orain beste aldetik. San Juan herrian bazkaldu genuen eta arratsaldean Santa Cruz hiria bisitatu genuen.
Hirugarren egunean, "Lago Martianez" igerilekuetara joan ginen, eta gero lorategi botanikora joan ginen. Gauean, jatetxe batean afaldu genuen.
Laugarren egunean, Aqualand ur-parkera joan ginen eta oso ongi pasatu nuen gora eta behera, gora eta behera… Arratsaldean, Las Americas hondartzara joan ginen eta ondoren, Candelaria herria ikusi genuen.
Bostgarren egunean, Las Teresitas hondartzara joan ginen gero, Punta del Hidalgo herrira joan ginen eta Bajamar herrian bazkaldu genuen. Arratsaldean, berriz Garachicora joan ginen.
Seigarren egunean Loro parkea ikusi genuen. 5 ordu baino gehiago iraun zuen bisitak. Asko gustatu zitzaidan. Nire gustoko papagaiak 10.000 euro balio du. Arratsaldean, hondartzara joan ginen eta ganbak eta karramarroak arrantzatu nituen.
Azken egunean, gure hegaldiak Iruñara iritsi behar zuen baino hegazkinak arazoak izan zituen eta Bilboko aireportuan lurreratu zen. Orduan, Iruñara autobusez etorri behar izan genuen. 20 etan ailegatu ginen eta 15:20an iritsi behar genuen.
Inportanteena da oso ongi pasatu nuela eta hemen nagoela.

2010/10/30

ADRIAN



Ni Adrián naiz . Fermín  nire aita da eta Cristina nire ama da. Arreba bat dut. Nire arreba Izaskun deitzen da.
Ni altua eta lodia naiz.Ile beltzarana eta begi maroiak ditut. Sukaldaria ematen dut. Nahiko alaia naiz eta oso ausarta naiz. Nik ez dut kirola egitea gogoko baina pilotan jokatzea bai. Horregatik ahal dudan guztietan frontoira joatea gustatzen zait. Gauean ez dut panpinarekin lo egiten, MP4-z lokartzen naiz. Etxe barruan gogoko dudan txokoa nire logela da. Han egoten naiz musika entzuten. Gainerakoan oso jatorra naiz.

2010/10/29

PEDRO


Pedro naiz eta Errotxapean bizi naiz. Bi anaia eta neba bat ditut. Nire gurasoak Pili eta Elias dira. Nire kalea Errotxapean dago. Mutil altua naiz eta ile beltzarana eta begi marroiak ditut. Abeltzaina ematen dut. Nahiko harroa naiz eta oso erraz haserretzen naiz. Nik ez dut etxerako lana egitea gogoko.

baina ahal dudan guztietan waterpoloan jokatzea guztatzen zait. Gauean ez dut panpinarekin lo egiten PSP-z lokartzen naiz. etxe barruan gogoko dudan txokoa logela da. Han egoten naiz PSP-z jolasten. Gainerakoan oso jatorra naiz.

IRATI

Ni neska naiz eta ahizpa bat dut. Nire ama Julia eta nire aita Julio da. Errotxapean bizi naiz eta nire txakurra ere bai eta nire ikastola Errotxapean dago . Nire ilea gaztainkara da eta begi marroiak eta handiak ditut. Nire euskara irakaslea Joxepa da. Nik kirola egitea  eta irristatzea gogoko dut. Asteburuan patinen lasterketak egiten ditut eta entrenatzen dut astero. Gauean ez dut panpinarekin lo egiten, irrakurtzen lokartzen dut. Nire gelan etxeko lana egiten dut. Nire urtebetetzea martxoaren 27an da. Nire horoskopoa Aries da.

AMAIA


Amaia naiz eta Errotxapean bizi naiz. Hiru ahizpa eta lau neba ditut. Nire gurasoak Ruben eta Ane dira.Ni altua eta argala naiz eta nire ilea marroia da. Begi marroiak ditut eta lotsatia naiz. Ni ez naiz lodia eta nire ilea ez da kizkurra, leuna da. Nire sudurra motza da eta nire belarriak estuak dira.
Zinemara joatea gustatzen zait eta musika entzutea ere bai. Eskolara joatea ez zait gustatzen eta kopiatzea ez dut gogoko. Lo egitea gogoko dut eta mendira joatea gustatzen zait.
Meza entzutea ez zait gustatzen eta apunteak hartzea ez dut gogoko. Ez dut atsegin logela txukuntzea, baina ikastea gustatzen zait. Eskolan azterketak egitea ez dut gogoko, baina alde zaharrera jotea gustatzen zait.
Etxerako lana egitea ez dut gogoko, baina nire herrira joatea eta nire lagunekin jolastea gustatzen zait. Atsegin dut oporretan egotea.
Amaia