2010/10/31

TENERIFE JOAN NAIZ ETA...

Kaixo!
Nire oporrak oso dibertigarriak izan dira Zergatik? Tenerifera joan nintzelako. Nire gurasoekin joan nintzen. Gure hotela Puerto de la Cruz hirian zegoen.
Lehenengo egunean, Teidera joan ginen. Teide ikusi eta gero, herri txiki batera joan ginen, herri hori Garachico zen.Hor bazkaldu genuen eta hango igerilekuak ikusi genituen.
Bigarren egunean, Teno puntara joan ginen hortik Giganteko itsaslabarrak ikusi genituen. Gero Masca izeneko herria ikusi genuen. Masca mendate batean dago. Ondoren, “ Los Gigantes" herrira iritsi ginen eta itsaslabarrak berriro ikusi genitunen baina orain beste aldetik. San Juan herrian bazkaldu genuen eta arratsaldean Santa Cruz hiria bisitatu genuen.
Hirugarren egunean, "Lago Martianez" igerilekuetara joan ginen, eta gero lorategi botanikora joan ginen. Gauean, jatetxe batean afaldu genuen.
Laugarren egunean, Aqualand ur-parkera joan ginen eta oso ongi pasatu nuen gora eta behera, gora eta behera… Arratsaldean, Las Americas hondartzara joan ginen eta ondoren, Candelaria herria ikusi genuen.
Bostgarren egunean, Las Teresitas hondartzara joan ginen gero, Punta del Hidalgo herrira joan ginen eta Bajamar herrian bazkaldu genuen. Arratsaldean, berriz Garachicora joan ginen.
Seigarren egunean Loro parkea ikusi genuen. 5 ordu baino gehiago iraun zuen bisitak. Asko gustatu zitzaidan. Nire gustoko papagaiak 10.000 euro balio du. Arratsaldean, hondartzara joan ginen eta ganbak eta karramarroak arrantzatu nituen.
Azken egunean, gure hegaldiak Iruñara iritsi behar zuen baino hegazkinak arazoak izan zituen eta Bilboko aireportuan lurreratu zen. Orduan, Iruñara autobusez etorri behar izan genuen. 20 etan ailegatu ginen eta 15:20an iritsi behar genuen.
Inportanteena da oso ongi pasatu nuela eta hemen nagoela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario