2012/11/13


ETXEAREN AURKEZPENA
Etxe hau nire gurasoena eta nirea da. Iruñean dago, Errotxapeako auzoan, Geronimo de Ustariz kalean dago. Etxearen ondoan Errotxapeako igerilekuak daude. Etxe honetan nire gurasoak eta ni bizi gara.

Inguruari dagokionez, etxearen aurrean fabrika nahiko zahar bat dago, baina orain beste erabilera du. Etxearen atzean San Kristobal mendia dago. Eskerrean fabrikak daude baita supermerkatu bat  ere. Eskuinean Igerilekuak daude. Inguru osoan etxeak ere badaude.

Etxearen egiturari dagokionez, kanpoko eta barruko itxura, estiloa eta beste gauzak deskribatuko ditut. Eraikuntza hamabost urte ditu, hau da, nahiko berria da. Adreiluz egina dago. Kanpotik adreiluak horiak dira. Etxeak 90m2 ditu.

Barruan sukaldea, egongela, logelak eta komunak ere badaude. Logelak hiru dira, eta komunak bi dira.

Sukaldearekin hasita, hormak zeramikazkoak dira, zeramika zuriak dira, baina sabaia horiz margotuta dago. Altzariak egurrezkoak dira. Garbigailua, ontzi-garbigailua, hozkailua eta berogailua sukaldean daude. Sukaldean mahai bat eta lau aulkiak ere badaude.

Egongelari buruz gauza asko esan dezaket: hormak grisak direla, altzariak egurrezkoak direla, estilo modernoa duela. Bi mahai daude, baita lau aulkia  ere. Gela honetan bai ordenagailua bai telebista dauzkagu. Leihoak metalezkoak dira eta leihotik begiratzen baduzu Iruña osoa ikusten da.

Gero nire logela dago. Urdina da, altzariak berriz, egurrezkoak dira, hemen nire ohea dago,bai armairua, bai apalategiak ere badaude.Koadro asko dauzkat hormetan.  Nire ustez nahiko handia da. Hemen nire mahaia daukat etxerako lana egiteko. Sarreraren  aurrean nire komuna dago, komuna arrunta da, bai laranjaz, bai horiz margotuta dago.

Nire gurasoen logelan ohe handi bat dago, armairua eta beste bi altzari ditu. Egurrezkoak dira. Hormak grisak dira eta koadro batzuk ditu. Logelan komun bat ere badago. Urdina da, horretaz aparte arrunta.

Hirugarren gelan bakarrik mahai bat eta armairu txit handia daude, baina nahiko hutsik dago. Gela  hau nire jokoen gela zen.
Honekin imajina ahal duzue nolakoa den nire etxea. Nire ustez hoberena da. Gustatzen zaizue?

1 comentario:

  1. Kaixo Ainhoa!Zer moduz ?
    Zurea eta Anaren testua zuzendu ditut.
    Bihar ikusiko dugu elkar!!!!
    Julia


    ResponderEliminar