2014/03/07

IPUINA


EDURNE ZURI ETA 7 IPOTXAK





1. ORRIA.

Erregin gaizto eta polit batek ispiluari galdetzen zion ea nor zen erreinuko neskarik politena.

Ispiluak “Edurne zuri” erantzuten zion eta erreginak Edurne zuri hiltzeko eskatu zion ehiztari bati.



2. ORRIA.

Edurne Zurik alde egin zuen eta basora joan zen.

Hor etxe txiki bat aurkitu zuen.



3. ORRIA.

Nekatuta zegoen, orduan ohe batean lotan geratu zen.

Lokartu bezain laster, zazpi ipotx ailegatu ziren eta ea zer egiten zuen bere etxean galdetu zioten.



4. ORRIA.

Denboraren poderioz,oso lagunak egin ziren.



5. ORRIA.

Erregina ailegatu zen Edurne Zuri hiltzeko sagar batekin.

Edurne Zurik sagarra jan zuen eta zorabiatu egin zen.



6. ORRIA.

Ipotxak Edurne Zuri lurrean aurkitu zuten eta lorezko ohe batean jarri zuten.



7. ORRIA.

Printze bat ailegatu zen, neskari muxu bat eman zion, eta azkenik biak pozik bizi ziren.

2014/03/05

IPUINAK

ARALARKO TXABOLA

Egun batean, bi lagun mendira joan ziren eta txabola bat ikusi zuten, sasiekin estalita zegoen. Sasiak kendu ondoren, giltza bat atera zuen eta barrura sartu ziren. Lagun batek giltza eman zion beste lagunari eta itsasora botatzeko agindu zion. Lagunak hori egin zuen. Urte batzuk pasa ondoren, laguna, Donostiara joan zen eta arrandegi batean giltza ikusi zuen arrainaren tripan eta gogoratu zen bere lagunaz. Orduan giltza eskatu zion nagusiari eta mendira joan zen bere lagunaren bila. Txabolara ailegatu zenean, sasiak kendu zituen eta ea bizi al zen galdetu zion bere lagunari, eta lagunak baietz esan zion. Ea ondo zegoen ala ez galdetu zion eta ondo zegoela  erantzun  zion, bakarrik sagu batzuek lana eman ziotela esan zion. Gero bi lagunek txabola itxi zuten eta arratsaldean herrira bueltatu ziren.

IPUINA

Bi lagunak mendira joan ziren eta txabola batekin topatu ziren. Han giltza bat zegoen atean. Pedrok eskatu dio Aitorri atea itxeko eta giltza uretara botatzeko. Orduan Pedro geratu zen txabolaren barruan. Urte batzuk pasatu eta gero, Aitor arrandegira zihoan eta arrain baten barruan giltza zegoen, orduan bere laguna han zegoela gogoratu zuen eta berarengana joan zen.