Egun batean, bi lagun mendira joan ziren eta txabola bat ikusi zuten, sasiekin estalita zegoen. Sasiak kendu ondoren, giltza bat atera zuen eta barrura sartu ziren. Lagun batek giltza eman zion beste lagunari eta itsasora botatzeko agindu zion. Lagunak hori egin zuen. Urte batzuk pasa ondoren, laguna, Donostiara joan zen eta arrandegi batean giltza ikusi zuen arrainaren tripan eta gogoratu zen bere lagunaz. Orduan giltza eskatu zion nagusiari eta mendira joan zen bere lagunaren bila. Txabolara ailegatu zenean, sasiak kendu zituen eta ea bizi al zen galdetu zion bere lagunari, eta lagunak baietz esan zion. Ea ondo zegoen ala ez galdetu zion eta ondo zegoela erantzun zion, bakarrik sagu batzuek lana eman ziotela esan zion. Gero bi lagunek txabola itxi zuten eta arratsaldean herrira bueltatu ziren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario