EDURNE ZURI ETA 7 IPOTXAK
1. ORRIA.
Erregin
gaizto eta polit batek ispiluari galdetzen zion ea nor zen erreinuko neskarik
politena.
Ispiluak
“Edurne zuri” erantzuten zion eta erreginak Edurne zuri hiltzeko eskatu zion
ehiztari bati.
2. ORRIA.
Edurne
Zurik alde egin zuen eta basora joan zen.
Hor etxe txiki bat
aurkitu zuen.
3. ORRIA.
Nekatuta
zegoen, orduan ohe batean lotan geratu zen.
Lokartu
bezain laster, zazpi ipotx ailegatu ziren eta ea zer egiten zuen bere etxean
galdetu zioten.
4. ORRIA.
Denboraren
poderioz,oso lagunak egin ziren.
5. ORRIA.
Erregina ailegatu
zen Edurne Zuri hiltzeko sagar batekin.
Edurne Zurik
sagarra jan zuen eta zorabiatu egin zen.
6. ORRIA.
Ipotxak
Edurne Zuri lurrean aurkitu zuten eta lorezko ohe batean jarri zuten.
7. ORRIA.
Printze
bat ailegatu zen, neskari muxu bat eman zion, eta azkenik biak pozik bizi ziren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario