2011/12/27

PORTZELANAZKO IRUDIAK

 1-6
MIkel, Idoia eta Xabier hiru lagun ziren eta Donostian bizi ziren. Egun batean merkatuko postu batean hiru irudi zeuden eta bat erosi zuten.Gizon dotore batek beste biak erosi zituen. Irudiak portzelazkoak ziren eta zebrabidean erori zen gizon dotorearen iruditxo bat. Gero, etxean gure protagonisten iruditxoa ere erori zen eta papertxo bat zegoen barruan, baina frantsezez zegoen. Mikelen etxera joan ziren frantzesez zekien eta. Ikertu egin zuten eta   altxorra gurutze baten azpian zegoela aurkitu zuten.
Beranduago gizon doterearen kalera joatea erabaki zuten. Bere etxean dena desordenatuta zegoen. Nor izan da erruduna?

2011/12/26

EGUBERRI ON!!!!!

Iruñatik EGUBERRI ON, Saioa, Oihane eta Beatrizen partetik.

2011/12/24

EGUBERRI ON!!!

EGUBERRIA

Gau gabon gauean nire aitonaren etxean afalduko dut eta gero nire oparia hartuko dut. Nire lehengusuarekin jolastuko dut nintendorekin eta telebista ikusiko dugu.

Bihar nire etxean 23 pertsonak bazkalduko dugu eta arrratsaldean nintendorekin jolastuko dugu eta zinemara joango gara lehegusu-lehengusinak. Denok elkarrekin bazkalduko dugu nire etxean.

Abenduaren 26an Txamantxoiara joango naiz Mikel gurearekin eta elurretan egongo gara. Oso ongi egongo gara eta jolas asko egingo dugu. Abenduaren 29an itzuliko gara Iruñera.

2011/12/22

Eguberri on!!!

Datorren urtean zure desio guztiak bete daitezke.



Ondo pasa Eguberrian !!!


2012 arte.


Eguberri eta urte berri on denontzat !!!

Etxerako lana

•Julia mezedez zuzendu ahal duzu etxerako lana egiteko?
Egun batean maitagarri batek haurtxo txiki bat aurkitu zuen mendian, eta “OLENTZERO” deitu zion. Ezin zen Olentzerorekin geratu eta bikote bati eman zion, semerik ez zutelako. 
Zoritxarrez  gurasoak hil ziren eta bakarrik geratu zen. Denek pentsatu zuten hilda zegoela baina maitagarria agertu zen eta Olentzero sabatu zuen.

EGUBERRI ON!!!

Eguberri on!!!








gabon kantak

GAU ERDIAN



Gau erdian, aingeruak
kantari zeruan
gaur gizonentzat (gizakientzat) eguberri
Elkar maite dezaten beti
Baina isildu gaitezen
Haurra lotara dadin.
Gau isila, gau zuria,
kalean euria
eta etxean ospatzen dira
zorian gabon afariak,
Gaur eta jaio zaiguna
Belenen haur txikia.
Gau erdian, aingeruak
kantari zeruan
gaur gizonentzat (gizakientzat) eguberri
Elkar maite dezaten beti,
Baina isildu gaitezen
Haurra lotara dadin.


HATOR HATOR


Hator, hator mutil  etxera,
gaztainak zimelak jatera,
Gabon gaba ospatutzeko
aitaren ta amaren ondoan.
Ikusiko duk aita barrezka,
amaren poz atseginez.
Eragiok mutil  aurreko danbolinari,
gaztainak erre artian,
gaztainak erre artian,
txipli, txapla pun.
Gabon gaba pozik igaro daigun.

OLENTZERO


Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentziuarekin
ikatza egitera.
Aditu duenian
Jesus jaio dala
lasterka etorri da
berri ematera.
Horra, horra, gure Olentzero
pipa hortzetan duela
eserita dago.
Kapoiak ere baitu
arraultzatxuekin
bihar merendatzeko
botila arduakin.

OLENTZERO 2
Olentzero buru handia
entendimentuz jantzia
bart arratsean
edan omen du
hamar arruko zahagia!
Ai urde tripa handia,
laralalala laralalala
ai, urde tripa handia,
laralalala laralala.
ELUR MALUTAK

Badatoz beltzak, badatoz zuriak
elkarrekin eskutik lotuta
badatoz umeak ametsez beteta
zaharren bihotzetan oroitzapenak

Elur malutak zerutik
izar bat dir-dir zeruan,
Belenen munduko argia
jaio da Gabon Gauean (bis)

Badatoz gaixoak, badatoz txiroak
sufritzen dutenentzat bakea eskatuz
behartsu guztiak zorionez beteak
elkarri begira maiteminduak.

 Elur malutak...
Badatoz jakintsuak, jende xumea
baserritarrak bertsotan dabiltzanak
kantari datoz musikazaleak
pailazoak dantzan barrea eraginez.

Elur malutak...

2011/12/21

EGUBERRI ON!!!!!!




KONPASION ESKOLAPIOSEKO IKASLEOK GABON GAU ONA OPA DIZUEGU
ETA ONDO IZATEA ESPERO DUGU.



OLENTZERO ETA EUSKERA

Olentzero dator hurrengo egun hauetan eta berarekin euskaraz hitz egiteko gogoak.Guk euskaldunok inoiz baino geihago nahi dugu egun hauetan zuek euskaraz hitz egitea, orduan goazen denok hizkuntz hau mintzatzera eta bere zabalpena laguntzera.
Inori ez zaio ezer esango euskara mintzatzeagatik orduan zergatik ez dugu egingo?
Animatzen zaituztet euskara hitz egitera.

2011/12/20

 LA COMPASION ESCOLAPIOS IKASTETXEKO IKASLEOK 
EGUBERRI ON ETA URTE BERRI ON OPA DIZKIZUEGU.

NON DAGO IZARO?




Izaro uhartea Bermeo eta Mundaka tartean dagoen irla bat da, oso txikia eta polita, gainera bertan urte osoan zehar loretxoak badira baina baita ere esan behar da ez dagoela zuhaitz bat ere ez.

Orain tradizioari buruz hitz egingo dizuet

- Azterketan ikusi zenuten bezala lehen euskal herriko herri batzuek bere arazoak estropaden bidez konpontzen zituzten.

Bermeotarrek eta mudakakoek arazo asko izan zituzten Izaro irlaren jabea zein zen jakiteko.Orduan estropada bat egitea erabaki zuten. Estropada honen irabazleak Bermeotarrak izan ziren , horren ondorioz urtero  Madalenas jaietan Bermeoko biztanleak itsasontziz joaten dira Izaro aldera eta teja botatzen dute uretara beraiek jabeak direla esateko nahian. Ondoren herrian festa handi bat egiten da Mundakoko jendearekin batera.

2011/12/18

LIBURUAREN LABURPENA 1-6

Liburuaren izenburua Portzelanazko irudiak da. Liburuaren protagonistak: Mikel, Idoia eta Xabier dira. Donostiakoak dira eta Alde Zaharrean bizi dira.
Udako egun batean merkatura joan dira. Ipurbeltz izeneko komikiak erostera. Han Idoiak gudaritxoak ikusi ditu eta bat eskatu du. Kapituloaren bukaeran gizon dotore bat agertu da.
Mikel, Xabier eta Idoia azokan zeuden portzelanazko irudi bat erosten. Bitartean, gizon dotore bat agertu zen azokan, eta beste bi irudi erosi zituen.Orduan gizon dotorea, zebrabide batean korrika pasatu zuen eta PAMBA! auto batek harrapatu zuen eta irudi bat lurrera erori zitzaion eta apurtu zen.Orduan , gizon dotoreak Mikelekin hitzegin zuen eta euren irudia nahi duela esan zion. Gizonak diru asko eskaini zion baina Idoiak esan zuen ezetz, amarentzako opari bat zela.

Xabier eta Idoia etxera doaz eta pentsatzen ari dira zer egingo duten arratsaldean . Etxean aita eta ama daude, aitak bost arrain harrapatu ditu eta afaltzeko egingo dute.Bazkaltzen duten bitartean, hitz egiten dute. Ama eta aita arratsaldean zinemara joango dira eta Idoiak eta Xabierrek ez dakite zer egingo duten.
Bazkaldu eta gero, Idoia eta Xabier bere logelara joan dira eta gudaritxoa gorde behar dute armairu batean, baina gudaritxoa erori da eta puskatu egin da. Gudaritxoren barruan paper txiki bat dago eta papertxo horretan marrazki bat dago eta testua frantsesez idatzita dago . Idoia eta Xabier Mikelen etxe aldera joan dira Mikelek frantsesez dakielako.


Mikelen etxera joan ziren eta Mikelek denbora eman zuen papertxoa itzultzen, baina azkenik lortu zuen. Paperak kontatzen zuen zerbait ezkutatu zuela gizon batek XIX. mendean.
Mikel, Idoia eta Xabier liburutegira joan ziren, zer gertatu zen abuztuaren 31n ezagutzeko( 1813. urtean). Ondoren, liburu batzuetan ikertu zuten. Liburuetan jartzen zuen abuztuaren 31n, ingelesek Donostia hartu nahi zutenean, Donostia harresiz inguraturik zegoela eta egun hauetan kale bat erre egin zela. Dirudienez, gurutze baten itzalaren azpian altxor bat dago.