2011/12/22

gabon kantak

GAU ERDIAN



Gau erdian, aingeruak
kantari zeruan
gaur gizonentzat (gizakientzat) eguberri
Elkar maite dezaten beti
Baina isildu gaitezen
Haurra lotara dadin.
Gau isila, gau zuria,
kalean euria
eta etxean ospatzen dira
zorian gabon afariak,
Gaur eta jaio zaiguna
Belenen haur txikia.
Gau erdian, aingeruak
kantari zeruan
gaur gizonentzat (gizakientzat) eguberri
Elkar maite dezaten beti,
Baina isildu gaitezen
Haurra lotara dadin.


HATOR HATOR


Hator, hator mutil  etxera,
gaztainak zimelak jatera,
Gabon gaba ospatutzeko
aitaren ta amaren ondoan.
Ikusiko duk aita barrezka,
amaren poz atseginez.
Eragiok mutil  aurreko danbolinari,
gaztainak erre artian,
gaztainak erre artian,
txipli, txapla pun.
Gabon gaba pozik igaro daigun.

OLENTZERO


Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentziuarekin
ikatza egitera.
Aditu duenian
Jesus jaio dala
lasterka etorri da
berri ematera.
Horra, horra, gure Olentzero
pipa hortzetan duela
eserita dago.
Kapoiak ere baitu
arraultzatxuekin
bihar merendatzeko
botila arduakin.

OLENTZERO 2
Olentzero buru handia
entendimentuz jantzia
bart arratsean
edan omen du
hamar arruko zahagia!
Ai urde tripa handia,
laralalala laralalala
ai, urde tripa handia,
laralalala laralala.
ELUR MALUTAK

Badatoz beltzak, badatoz zuriak
elkarrekin eskutik lotuta
badatoz umeak ametsez beteta
zaharren bihotzetan oroitzapenak

Elur malutak zerutik
izar bat dir-dir zeruan,
Belenen munduko argia
jaio da Gabon Gauean (bis)

Badatoz gaixoak, badatoz txiroak
sufritzen dutenentzat bakea eskatuz
behartsu guztiak zorionez beteak
elkarri begira maiteminduak.

 Elur malutak...
Badatoz jakintsuak, jende xumea
baserritarrak bertsotan dabiltzanak
kantari datoz musikazaleak
pailazoak dantzan barrea eraginez.

Elur malutak...

No hay comentarios:

Publicar un comentario