Liburuaren izenburua Portzelanazko irudiak da. Liburuaren protagonistak: Mikel, Idoia eta Xabier dira. Donostiakoak dira eta Alde Zaharrean bizi dira.
Udako egun batean merkatura joan dira. Ipurbeltz izeneko komikiak erostera. Han Idoiak gudaritxoak ikusi ditu eta bat eskatu du. Kapituloaren bukaeran gizon dotore bat agertu da.
Mikel, Xabier eta Idoia azokan zeuden portzelanazko irudi bat erosten. Bitartean, gizon dotore bat agertu zen azokan, eta beste bi irudi erosi zituen.Orduan gizon dotorea, zebrabide batean korrika pasatu zuen eta PAMBA! auto batek harrapatu zuen eta irudi bat lurrera erori zitzaion eta apurtu zen.Orduan , gizon dotoreak Mikelekin hitzegin zuen eta euren irudia nahi duela esan zion. Gizonak diru asko eskaini zion baina Idoiak esan zuen ezetz, amarentzako opari bat zela.
Xabier eta Idoia etxera doaz eta pentsatzen ari dira zer egingo duten arratsaldean . Etxean aita eta ama daude, aitak bost arrain harrapatu ditu eta afaltzeko egingo dute.Bazkaltzen duten bitartean, hitz egiten dute. Ama eta aita arratsaldean zinemara joango dira eta Idoiak eta Xabierrek ez dakite zer egingo duten.
Bazkaldu eta gero, Idoia eta Xabier bere logelara joan dira eta gudaritxoa gorde behar dute armairu batean, baina gudaritxoa erori da eta puskatu egin da. Gudaritxoren barruan paper txiki bat dago eta papertxo horretan marrazki bat dago eta testua frantsesez idatzita dago . Idoia eta Xabier Mikelen etxe aldera joan dira Mikelek frantsesez dakielako.
Mikelen etxera joan ziren eta Mikelek denbora eman zuen papertxoa itzultzen, baina azkenik lortu zuen. Paperak kontatzen zuen zerbait ezkutatu zuela gizon batek XIX. mendean.
Mikel, Idoia eta Xabier liburutegira joan ziren, zer gertatu zen abuztuaren 31n ezagutzeko( 1813. urtean). Ondoren, liburu batzuetan ikertu zuten. Liburuetan jartzen zuen abuztuaren 31n, ingelesek Donostia hartu nahi zutenean, Donostia harresiz inguraturik zegoela eta egun hauetan kale bat erre egin zela. Dirudienez, gurutze baten itzalaren azpian altxor bat dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario