2013/02/26

ELKARRIZKETA

ELKARRIZKETA

ESTILO ZUZENEAN

JULIA: Kaixo Amaya! Zer moduz zaude?

AMAYA: Kaixo! Ni oso ongi.

JULIA: Zer moduz egon zara Barrian?

AMAYA: Oso ongi egon naiz. Gauza asko egin dugu.

JULIA: Eta zer egin duzu? Norekin joan zara?

AMAYA: Jolasak eta fitxak egin ditut, eta filma batzuen zatiak ikusi ditut. Nire gustukoenak “ Cadena de Favores” du izena. Ni Sandrarekin joan naiz eta berarekin lo egin dut. Patxi eta Jesus gurekin ere etorri dira.

JULIA: Eta denbora librean zer egin duzue?

AMAYA: Jolasak egin ditugu eta egun batean paseoan ibili gara. Batzuk futbolean jolastu dira, beste batzuek hitz egin dute eta besteek harrizko horma bat igo dute.

JULIA: Orain atera koadernoa eta idatzi elkarrizketa bat zehar estiloan.

AMAYA: Bai, oraintxe noa.


ZEHAR ESTILOAN

Juliak galdetu dio Amayari ea zer moduz dagoen eta Amayak erantzun dio oso ongi dagoela. Juliak galdetu dio Amayari ea zer moduz egon den Barrian eta Amayak erantzun dio oso ongi egon dela eta gauza asko egin duela.

Juliak galdetu dio Amayari ea zer egin duen eta ea norekin joan den eta Amayak erantzun dio jolasak eta fitxak egin dituela eta filma batzuen zatiak ikusi dituela. Amayak kontatu dio Juliari "Cadena de favores" bere gustukoen filma dela eta Sandrarekin, Jesus eta Patxirekin joan dela.

Juliak galdetu dio Amayari ea zer egin duen denbora librean eta Amayak erantzun dio jolasak egin dituela adibidez futbol partida edo hitz egin duela.

Juliak agindu dio Amayari koadernoa ateratzeko eta elkarrizketa bat zehar estiloan idazteko. Amayak esan dio baietz, berehala egingo duela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario