2014/01/12

Erreklamazio-orria



3. Egoera.

2. Pertsona:
Zapata-denda batean oinetako batzuk erosi ZENITUEN lehengo egunean. Astebete pasatu da, eta oinetako horiek eman egin dute, eta ibiltzean atera egiten ZAIZKIZU.  Arazoa dendariari esan eta bi pare galtzerdi janzteko erantzun DIZU, baina ez ZARA konforme geratu.
 


1. Pertsona:
Zapata-denda batean oinetako batzuk erosi NITUEN lehengo egunean. Astebete pasatu da, eta oinetako horiek eman dute, eta ibiltzean atera egiten ZAIZKIT. Arazoa dendariari esan eta bi pare galtzerdi janzteko erantzun DIT, baina ez NAIZ konforme geratu.
Dirua itzultzeko eskatzen dizuet.

4. Egoera
2. Pertsona
Neguko oinetakoak erosi DITUZU. Euria goian behean ari zuen egun batean jantzi ZENITUEN, eta larrua hondatzeaz gainera zapatetan ura sartu ere sartu zen.
 



1.   Pertsona
Neguko oinetakoak erosi DITUT. Euria goian behean ari zuen egun batean jantzi NITUEN eta larrua hondatzeaz gainera, zapatetan ura sartu ere sartu zen.
Oinetako berriak, eta hobeak eskatzen dizkizuet
5. Egoera
2. pertsona:
ZURE telefonia-enpresa nahasi egin da fakturarekin, eta behar baino gehiago kobratu DIZU. Konturatu egin  zara, eta erreklamazioa egitea pentsatu duzu.
 



1.   pertsona:
NIRE telefonia-enpresa nahasi egin da fakturarekin, eta behar baino gehiago kobratu DIT. Konturatu egin naiz eta erreklamazioa egitea pentsatu dut.
Erreklamazioa: Faktura berri bat egiteko eskatzen dizuet.


No hay comentarios:

Publicar un comentario