2014/01/10

ERREKLAMAZIOAK


1.Egoera


Aurrekoan, ZURE neurriko jertse bat erosi ZENUEN jantzi-dendabatean. Dendan, garbigailuan lasai asko garbitu ahal ZENUELA esan ZIZUTEN. ZUK horrela egin DUZU, baina jertsea jantzi eta gero, txiki geratu ZAIZULA konturatu ZARA.






Aurrekoan, NIRE neurriko jertse bat erosi NUEN jantzi-denda batean. Dendan, garbigailuan lasai asko garbitu ahal NUELA esan ZIDATEN. NIK horrela egin DUT, baina jertsea jantzi eta gero, txiki geratu ZAIDALA konturatu NAIZ.


Jertsea aldatzeko edo dirua itzultzeko eskatzen dizut.




2. EGOERA:
Lehengoan, jantzi-denda batean gona estanpatu bat erosi ZENUEN. Garbitzean, ez ZENUELA inolako problemarik izango esan ZIZUTEN dendan, baina, garbitu ondoren, kolorea ia-ia osoan galdu duela ikusi DUZU.
Lehengoan, jantzi-denda batean gona estanpatu bat erosi NUEN. Garbitzean, ez NUELA inolako problemarik izango esan ZIDATEN dendan, baina, garbitu ondoren, kolorea ia-ia osoan galdu duela ikusi DUT.
Dirua itzultzeko eskatzen dizut.

3.egoera
Zapata-denda batean oinetako batzuk erosi ZENITUEN lehengo egunean. Astebete pasatu da, eta oinetako horiek eman egin dute, eta ibiltzean atera egiten ZAIZKIZU.  Arazoa dendariari esan eta bi pare galtzerdik janzteko erantzun DIZU, baina ez ZARA konforme geratu.
Zapata-denda batean oinetako batzuk erosi NITUEN lehengo egunean. Astebete pasatu da, eta oinetako horiek eman egin dute, eta ibiltzean atera egiten ZAIZKIT.  Arazoa dendariari esan eta bi pare galtzerdik janzteko erantzun DIT, baina ez NAIZ  konforme geratu.
Zapata pare berri bat emateko eskatzen dizuet.





No hay comentarios:

Publicar un comentario