2012/01/18

LABURPENA!!


Liburuaren izenburua Portzelanazko irudiak da. Liburuaren protagonistak: Mikel, Idoia eta Xabier dira. Donostiakoak dira eta Alde Zaharrean bizi dira.
Udako egun batean merkatura joan dira. Ipurbeltz izeneko komikiak erostera. Idoia azokan zegoen portzelanazko irudi bat erosten. Bitartean, gizon dotore bat agertu zen azokan, eta beste bi irudi erosi zituen.
Orduan gizon dotoreak zebrabide batean korrika pasatu zuen eta PAMBA! auto batek harrapatu zuen eta irudi bat lurrera erori zitzaion eta apurtu zen. Orduan , gizon dotoreak Mikelekin hitz egin zuen eta euren irudia nahi zuela esan zion. Gizonak diru asko eskaini zion baina Idoiak esan zuen ezetz, amarentzako opari bat zela.
Bazkaldu eta gero, Xabier eta Idoia gelara joan ziren portzelanazko irudiak ezkutatzera. Amairua leku ona zirudien, baina Idoiak jaistean, iruditxoa hautsi eta papertxo bat zegoen barruan, testua frantsesez zegoen. Idoia eta Xabier joan ziren Mikelen etxera, Mikelek frantsesez zekielako. Mikelen etxera joan ziren eta Mikelek denbora eman zuen papertxoa itzultzen, baina azkenik lortu zuen. Paperak kontatzen zuen zerbait ezkutatu zuela gizon batek XIX mendean.
Mikel, Idoia eta Xabier liburutegira joan ziren, zer gertatu zen abuztuaren 31n ezagutzera( 1813. urtean). Liburuetan jartzen zuen abuztuaren 31n, ingelesek Donostia hartu nahi zutenean, Donostia harresiz inguraturik zegoela eta egun hauetan kale bat erre egin zela. Dirudienez, gurutze baten itzal azpian altxor bat dago.
Gizon dotorearen etxera joatea pentsatu zuten. Gizon dotorea Arrasate kalean bizi zen. Idoia, Xabier, Mikel eta Azti gizon dotorearen etxera joan ziren iruditxo bat hartzera. Gizon dotorearen etxean lapur batek lapurtu zuen iruditxoa. Gero, gizon dotorearekin joan ziren informazioa hartzera.
Hurrengo goizean lagunak, topatu ziren lapurrarekin. Xabierrek lapurrari kendu zion papertxoa eta lapurrak jo zuen. Aztik zaindu zuen Xabier . Eta gero lagunek irakurri zuten papertxoa.
Lagunak eta Azti eliza atzean zeuden. Eta Mikel eta Idoia saiatu ziren harriak mugitzen, baina ez zuten lortu. Bat- batean lapurra agertu zen pistolarekin eta esan zuen papertxoea gaizki zegoela. Idoiak pentsatzen egon zen eta udan ordu aldaketa zegoela konturatu zen.Papertxoan jartzen zuen 10ak zirela eta bi ordu gehiago ziren; beraz 10ak, hamabiak ziren. Gurutzearen azpian altxor bat zegoen diruarekin.
Alkatearen diskurtsoa entzun ondoren, San Telmo museoko zuzendariak hitz egin zuen, eta altxorra museoan utzi zuten.

3 comentarios:

  1. Julia mesedez zuzendu nire laburpena eta nire iritsia, eta pasarteak.
    Eskerrik asko

    ResponderEliminar
  2. Oraintxe bertan zuzendu ditut.

    Bihar arte

    Julia

    ResponderEliminar
  3. Eskerrik asko, ya ikusi dut iritsia zuzendu dago. Baina lanan ez dago zuzendu.

    ResponderEliminar