2012/01/02

LIBURUAREN LABURPENA

Liburuaren izenburua Portzelanazko irudiak da. Liburuaren protagonistak: Mikel, Idoia eta Xabier dira. Donostiakoak dira eta Alde Zaharrean bizi dira.
Udako egun batean merkatura joan dira. Ipurbeltz izeneko komikiak erostera. Han Idoiak gudaritxoak ikusi ditu eta bat eskatu du. Kapituloaren bukaeran gizon dotore bat agertu da.
Mikel, Xabier eta Idoia azokan zeuden portzelanazko irudi bat erosten. Bitartean, gizon dotore bat agertu zen azokan, eta beste bi irudi erosi zituen.Orduan gizon dotorea, zebrabide batean korrika pasatu zuen eta PAMBA! auto batek harrapatu zuen eta irudi bat lurrera erori zitzaion eta apurtu zen.Orduan , gizon dotoreak Mikelekin hitzegin zuen eta euren irudia nahi duela esan zion. Gizonak diru asko eskaini zion baina Idoiak esan zuen ezetz, amarentzako opari bat zela.

Xabier eta Idoia etxera doaz eta pentsatzen ari dira zer egingo duten arratsaldean . Etxean aita eta ama daude, aitak bost arrain harrapatu ditu eta afaltzeko egingo dute.Bazkaltzen duten bitartean, hitz egiten dute. Ama eta aita arratsaldean zinemara joango dira eta Idoiak eta Xabierrek ez dakite zer egingo duten.
Bazkaldu eta gero, Idoia eta Xabier bere logelara joan dira eta gudaritxoa gorde behar dute armairu batean, baina gudaritxoa erori da eta puskatu egin da. Gudaritxoren barruan paper txiki bat dago eta papertxo horretan marrazki bat dago eta testua frantsesez idatzita dago . Idoia eta Xabier Mikelen etxe aldera joan dira Mikelek frantsesez dakielako.


Mikelen etxera joan ziren eta Mikelek denbora eman zuen papertxoa itzultzen, baina azkenik lortu zuen. Paperak kontatzen zuen zerbait ezkutatu zuela gizon batek XIX. mendean.
Mikel, Idoia eta Xabier liburutegira joan ziren, zer gertatu zen abuztuaren 31n ezagutzeko( 1813. urtean). Ondoren, liburu batzuetan ikertu zuten. Liburuetan jartzen zuen abuztuaren 31n, ingelesek Donostia hartu nahi zutenean, Donostia harresiz inguraturik zegoela eta egun hauetan kale bat erre egin zela. Dirudienez, gurutze baten itzalaren azpian altxor bat dago.
Idoia, Mikel, Xabier eta Azti gizon dotorearen etxera joan dira beste iruditxoak ikustera eta informazio berria biltzera. Gizon dotorearen etxean kaos bat dago eta lapur bat iruditxoak lapurtu ditu. Hurrengo egunean lagunak lapurra ikusi dute eta papertxoak kendu dizkiote, baina lapurrak Xabier jo du eta Aztik babestu du mutila.  
Papertxoetan ordua eta lekua agertzen dira. Elizaren azpian gurutzearen itzala ikusten da , baina ezin dituzte hor dauden harriak mugitu. 
Bitartean lapurra agertu da pistola batekin eta esaten die papertxoan jartzen duena gezurra dela. Idoia, Xabier eta Mikel etxera joan dira eta gero hondartzara joango dira,baina Idoiari beste gauza bat bururatu zaio. Idoiak hau esaten du: udan ordua aldatzen da, orduan papaertxoan 10etan jartzen du, baina ordua 12ak dira. Gurutzearen azpian atxor handi bat dago eta museora joango da altxorra. Alkateak ospakizun asko egin du Idoia, Mikel eta Xabierrentzat..



4 comentarios:

  1. Anónimo1/05/2012

    Julia irakurri dut liburua eta bakarrik aurkitu dut bi ezaugarriak, ez dakit gehiago dauden.

    ResponderEliminar
  2. Lasai, Unai.
    Garrantzitsuena istorioa ulertzea da.Bestea klasean bertan ikus daiteke.
    Julia

    ResponderEliminar
  3. Julia Ainhoa naiz, ez Unai, baina ez dakit zzer gertatu zen eta ezin nuen jarri "comentar como ainhoa"

    ResponderEliminar
  4. Anónimo1/07/2012

    Benetan???!!!!Euskaldun zaharra ematen duzu, neska...!
    ZORIONAK!!!!!
    Julia

    ResponderEliminar