2012/01/09

Laburpena

1. Atala
Liburuaren izenburua Portzelanazko irudiak da. Liburuaren protagonistak: Mikel, Idoia eta Xabier dira. Donostiakoak dira eta Alde Zaharrean bizi dira.
Udako egun batean merkatura joan dira. Ipurbeltz izeneko komikiak erostera. Han Idoiak gudaritxoak ikusi ditu eta bat eskatu du. Kapituloaren bukaeran gizon dotore bat agertu da.

2. Atala
Mikel, Xabier eta Idoia azokan zeuden portzelanazko irudi bat erosten. Bitartean, gizon dotore bat agertu zen azokan, eta beste bi irudi erosi zituen.
Orduan gizon dotoreak zebrabide batean korrika pasatu zuen eta PAMBA! auto batek harrapatu zuen eta irudi bat lurrera erori zitzaion eta apurtu zen.Orduan , gizon dotoreak Mikelekin hitzegin zuen eta euren irudia nahi zuela esan zion. Gizonak diru asko eskaini zion baina Idoiak esan zuen ezetz, amarentzako opari bat zela.

3. Atala
Goizean aita joan zen arratza egitera eta bi lupi eder eta hiru sarbe txiki harrapatu zituen. Gurasoek erabaki zuten lupi bat eta hiru barboak afaria egiteko zirela eta aitonari lupi bat emango ziotela. Arratsaldean, ama eta aita zinemara joan ziren.

4. Atala
Bazkaldu eta gero, Xabier eta Idoia gelara joan ziren portzelanazko irudiak ezkutatzera.Amairua leku ona zirudien, baina Idoiak jaistean, iruditxoa hautsi eta papertxo bat zegoen barruan, testua frantsesez zegoen. Idoia eta Xabier joan ziren Mikelen etxera, Mikelek frantsezez dakielako.

5. Atala
Mikelen etxera joan ziren eta Mikelek denbora eman zuen papertxoa itzultzen, baina azkenik lortu zuen. Paperak kontatzen zuen zerbait ezkutatu zuela gizon batek XIX mendean.

6. Atala
Mikel, Idoia eta Xabier liburutegira joan ziren, zer gertatu zen abuztuaren 31n ezagutzera( 1813. urtean). Ondoren, liburu batzuetan ikertu zuten. Liburuetan jartzen zuen abuztuaren 31n, ingelesek Donostia hartu nahi zutenean, Donostia harresiz inguraturik zegoela eta egun hauetan kale bat erre egin zela. Dirudienez, gurutze baten itzal azpian altxor bat dago.

7.Atala
Xabier, Mikel eta Idoiak Trinitate plazara joatea erabaki zuten eta Santa Maria elizaren atzealdean eseri ziren itzalean eta han zer egin behar zuten pentsatzen hasi ziren. Denbora asko han egon ondoren, gizon dotorearen etxera joatea pentsatu zuten. Gizon dotorea Arrasate kalean bizi zen. Hara joango dira dokumentuaren beste zatiak ea han zeuden ikustera.

8. Atala
Idoia, Xabier, Mikel eta Azti gizon dotorearen etxera joan ziren iruditxo bat hartzera. Gizon dotorearen etxean lapur batek lapurtu zuen iruditxoa. Gero, gizon dotorearekin joan ziren informazioa hartzera.

9.Atala
Hurrengo goizean lagunak, topatu ziren lapurrarekin. Xabierrek lapurrari kendu zion papertxoa eta lapurrak jo zuen. Aztik zaindu zuen Xabier . Eta gero lagunek irakurri zuten papertxoa eta  konturatu ziren datu asko zeukala.

10.Atala
Lagunak eta Azti eliza atzean zeuden, papertxoa aztertzeko. Eta Mikel eta Idoia saiatu ziren harriak mugitzen, baina ez zuten lortu. Bat- batean lapurra agertu zen pistolarekin eta esan zuen papertxoea gaizki zegoela. Idoia etxera joan zen eta gero hondartzara joan ziren.

11.Atala
Idoiak pentsatzen egon zen eta udan ordu aldaketa zegoela konturatu zen.Papertxoan jartzen zuen 10ak zirela eta bi ordu gehiago ziren; beraz 10ak, hamabiak ziren. Gurutzearen azpian altxor bat zegoen diruarekin.

12.Atala
Alkatearen diskurtso ondoren, San Telmo museoko zuzendariak hitz egin zuen, eta altxorra museoan utzi zuten

2 comentarios: