2013/10/13

ELKARRIZKETA

GUK: Zuk normalean nola hitz egiten duzu?
NESKA: Lanean eta etxean euskaraz hitz egiten dut.

GUK: Non bizi zara, hemen ala inguruko beste herri batean?
NESKA: Zugarramurdi herrian bizi naiz.

GUK: Zenbat biztanle ditu Zugarramurdi herriak?
NESKA:Gutti goiti beiti 220 biztanle ditu.

GUK: Zein da, zure ustez, lekurik ederrena?
NESKA:Nire ustez lezeak eta Ibaineta dira. Ibaineta mendian dago eta hortik itsasoa ikusten da.

GUK:Non egiten duzu lan? Eta hemengo biztanleek?
NESKA: Gehienak turismoan egiten dute lan baina inguruko lantegian eta bentetan ere egiten dute lan.

GUK: Inportantea al da turismoa?
NESKA: Bai, hemen ez dago lantegirik eta lezeak eta museoak turismo asko ekartzen dute.

GUK: Lezeak edo museoa ikusteaz aparte, zer egin daiteke herrian?
NESKA: Oinez eta bizikletaz ibiltzeko bide asko daude eta naturan ibili ahal da gaztainak eta onddoak hartzen.


GUK: Zer noloako harremanak dituzue ondoko herriekin?
NESKA: Beti Zugarramurdi eta Sara harreman ona izan dute eta Urdazubik Ainhoak dituzte harreman onak. Urdazubi eta Zugarramurdi herriek ez zuten harreman ona baina orain hobea da.

GUK: Noiz dira hherriko festak?Zer egiten duzue jaietan?
NESKA: Jaiak abuztuan dira. 14tik-18ra dira. Dantzaldiak, piperradaa, pilota partidak, bertsolariak, eta eskea egiten ditugu. Eskean, etxez etxe joaten gara janaria jasotzen gero denon artean jateko. Asken egunetan zikiro egiten dugu denon artean jateko, leizean egiten ditugu.

GUK: Zuri hemen bizitzea gustatzen zaizu? Zergatik?
NESKA: Bai hemengoa naiz eta hemen ondo sentitzen naiz. nire ustez dena hurbil dago, itsasoa, hiria...

GUK: Hemen denok euskaraz hitz egiten duzue?
NESKA: Bai, denok eskuaraz hitz egiten dugu.


1 comentario:

  1. Anónimo10/19/2013

    Ainhoa,
    datorren astean blogaren helbidea bidali ahal diogu hango neskari.Zer iruditzen?
    Julia

    ResponderEliminar