2013/10/16

HEMEN IZANGO BAZINA- (NEGU GORRIAK)

Hemen izango bazina, ez nuke besteen beharrik izango.
Hemen izango bazina, ez nuke lelokeriarik esango.
Hemen izango bazina, ez nuke mozorrorik beharko.
Hemen izango bazina, ez nuke ameskaiztorik izango.
Hemen izango bazina.
Hemen izango bazina, mariatxiz jantzitako hezurdura batzuek:
"Ez egin negar ene laztana, jainkoak jogoten gaitu"
Dylan Durangon maitemundu zela gogorazteko abestuko lukete.
Eta goian dugun eguzkiak, ez luke betaurreko ilunik jarriko.
Hemen izango bazina.
Harrobiaren ertzean, basamortuan, so eginez,
azkeneko pitzadurak ez ninduke harrapatuko.
Kristalezko kutxa batetan amildegitik jauziko nintzateke.
Ibilbidearen amaierara noiz iritsiko den larritu gabe
Hemen izango bazina.
Hemen izango bazina.
Hemen izango bazina.


No hay comentarios:

Publicar un comentario