2013/10/13


 
Pasa den ostiralean Zugarramurdi eta Urdazubi aldera joan ginen. 8.30etan Iruñatik atera ginen.
Urdazubira ailegatu ginenean,  Axular baserria ikusi genuen eta argazkiak atera genituen. "Axular" idazle ospetsu bat izan zen. 1643. urtean "Guero"izeneko liburua idatzi zuen. Baserri honetan jaio zen 1556. urtean.



Gero hamarretakoa hartu genuen eta kobazuloak ikusi genituen. Batzuk euskaraz egin genuen bisita eta beste batzuk gaztelaniaz.

Kobazuloetan estalaktitak, estalagmitak, zutabeak eta beste gauzak ikusi genituen. Kobazuloaren izena, Ikaburu da. Baina beste bi leize daude, Alkerdi eta Berroberria.
Gero Zugarramurdira joan ginen Sorginen museoa ikustera. Lehen bideo bat ikusi genuen eta neska bati ekarrizketa bat egin genion. Gero, museoa ikusi genuen. Lehen solairuan inkisiziorena eta bigarrenean sorginen gauzak ikusteko aukera izan genuen
















Museoan eskararen euskalki bat entzun genuen, euskalkia nafar lapurtera zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario