2012/10/16

ETEAREN DESKRIBAPENA



Nire etxea Arrotxapean dago. Eraikinak lau urte ditu. Gure ustez oso polita da. Txalet arrunt bat da. Hormak harrizkoak dira, baina margotuta daude kolore gorriarekin. Terraza haundi bat du. Lorategi handi bat lore askoarekin eta  garajea ere baditu. Bi solairu ditu. Lehengo solairuan egongela, sukaldea, eta bi komun ditu. Egongela oso handia da, hiru sofa ditu eta telebista handi bat.  Mahai bat ere badu  gosaltzeko. Komunak banuontziak ditu eta ispiluak ere bai. Sukaldeak tresna elektrikoak ditu. Bigarren solairuan lau logela, bi komun eta gonbidatuen gela bat. Guri asko gustatzen zaigu gure logela, oso handia da, hormak urdinak dira eta bi ohe ditugu, paretaren kontran. Leihoak alumniozkoak dira eta ateak egurrez egina daude. Komunak konketak eta ispiluak dituzte. Gonbidatuen gelak  bi ohe ere baditu, amrmairu nahiko handia eta mahaia bat, adibidez etxerako lana egiteko.
Etxeko inguruan beste eraikinak daude, eta aurrean gure eskola dago. Oso ongi bizi gara hemen.

Ana Ruiz eta Elena Márquez

No hay comentarios:

Publicar un comentario