2010/06/15

ABELTZAIN GEZURTIA

Udaberriko egun bat zen. Basoan abeltzain handi bat, animaliak zaintzen zegoen eta bere izena Manolo zen. Manolok animaliei janaria ematen zien.

Egun batean, Manolok gezur bat pentsatu zuen eta...
-Zezena! zezena datorrela... lagundu mesedez! esan zuen abeltzainak.

Basoko jendea joan zen abeltzaina laguntzera, baina animaliak lasai-lasai zeuden eta jendea lanera joan zen berriro.

Handik egun batzuetara, Manolok broma egin zuen berriro eta jendeari deitu zion.

-Zezena! zezena datorrela!- esan zuen Manolok. Jendea hurbildu zen berriro baina han ez zegoen zezenik.

Gero Manolok esan zuen:
Inuxente! gezurra sinetsi duzue! jajaja

Hurrengo egunean zezena benetan iritsi zen eta Manolo abeltzaina deika hasi zen:

Zezena! zezena! zezena datorrela, etorri mesedez.Baina lagunak ez ziren joan.

Zezenak animaliak jan zituen eta abeltzaina negarrez gertatu zen.

Zinkili-zankalau zazpi eta zazpi hamalau

Pablo, Iosu eta Sergio

No hay comentarios:

Publicar un comentario