2010/06/07

ELEFANTEA ETA HIPOPOTAMOA


Behin batean elefantea itsasora joan zen paseatzera.Elefantea oso alaia eta berritsua zen.
-Egunon, elefante jauna.-agurtu zuten azeriek.
-Baita zuei ere!-erantzun zuen elefanteak.
Elefanteak lagun asko zituen itsasoan…eta denek maite zuten.
-Zer moduz elefantea?-esan zioten tximinoek.
-Oso ongi lagunak eta zuek?- galdetu zuen.
-Primeran!
Elefanteak aurrera jarraitu zuen.Haizea zebilen.
-Kaixo elefantea! zer moduz? –esan zioten untxiek.
-Gose naiz! Non dago belar freskoa?
-Hor dago itsasoaren ondoan erantzun zion untxiek.
Kontuz ibili,oso aldapatsua da eta.
Baina elefantea ez zion kasurik egin eta erori zen itsasora.
Lagundu, mesedez, lagundu! Oihukatu zuen elefanteak.
Orduan untxiak azkar, azkar joan ziren hipopotamorengana.
-Mesedez, etorri! Elefantea itsasora erori da eta laguntza behar du.
Hipopotamoa oso itsusia eta lodia zen eta poliki poliki itsasora ailegatu zen.
-Ene! Mina hartu duzu? Galdetu zion hipopotemoak.
-Ez galdetu eta atera hemendik. Oihukatu zuen elefanteak
Untxiak lehoiarengana joan ziren.
-Mesedez etorri!Elefantea itsasora erori da,laguntza behar du eta hipopotamo lodiak ez du ezer egiten.
Orduan lehoia korrika korrika itsasora joan zen.Hanka luzatu eta atera zuen.
-UF,eskerrik asko.-esan zion elefanteak salbatu naiz!
Eta hipopotamoak galdezka jarraitzen zuen.
Ez duzu minik hartu?
Lehoiak hipopotamoari haserre esan zion:
-Hitz egin gutxiago,eta lan egin gehiago!
Zinkili Zankalau zazpi eta zazpi hamalau.

1 comentario: