2010/06/14

ZALDIA ETA TXERRIA

Egun batean Shitan zaldia mendira joan zen jatera. Zaldia oso jatorra zen.
-Egun on zaldia .-Agurtu zuten untxiek.
-Baita zuri ere! .-Erantzun zuen zaldiak.
Zaldiak lagun asko zituen mendian… eta denek maite zuten.
-Zer moduz zaldia? .-Esan zioten urtxintxek.
-Oso ongi lagunak, eta zuek? .-galdetu zuen zaldiak
-Primeran!
Zaldiak ez zeukan janaririk.
-Kaixo zaldia! Zer moduz?.- esan zion dortokek.
-Gose naiz!, non dago ikuilua?.
-Hor dago sastrakaren ondoan.-erantzun zion dotokak.- Kontuz ibili, hor ehiztariak daudela.
Baina zaldiak ez zuen entzun eta tranpan erori zen.
-Lagundu, mesedez, lagundu! .-oihukatu zuen zaldiak.
Orduan dortoka azkar, azkar joan zen txerriarengana.
-Mesedez,etorri! Zaldia tranpan erori da eta laguntza behar du. Txerria oso lodia zen eta poliki-poliki hurbildu zen.
-Ene! mina hartu duzu? .-Galdetu zion txerriak
-Ez galdetu eta atera hemendik!
-Bai, lasai, baina…ezin naizela iritsi.-esan zion txerriak. Oso lodia naiz eta.
Txerria untxiarengana joan zen laguntza eske.
-Mesedez etorri! Zaldia tranpa batean dago.
Orduan korrika joan zen zaldiarengana eta bere salturekin soka moztu zuen, eta zaldia atera zuen.
Untxiak esan zion txerriari:
-Egin ezazu kirola gehiago eta jan ezazu gutxiago!
Eta hala bazen ez bazen, sar dadila kalabazan eta atera dadila Iruñako plazan.


Ana Ruiz, Silvia Sánchez eta Ainhoa Murillo

1 comentario: