ELEFANTEA ETA INURRIA
Bazen behin elefante bat, Afrikan bizi zena.Elefantea oso gizena zen.
-Egun on,elefantea-agurtu zuten sugeek.
-Baita zuei ere!-erantzun zien elefanteak.
Elefanteak lagun asko zituen Afrikan... eta denek maite zuten.
-Zer moduz elefantea?-esan zioten lehoiek.
-Oso ongi lagunak,eta zuek?-galdetu zuen elefanteak.
-Primeran!
Elefanteak aurrera jarraitu zuen. Izugarrizko beroa egiten zuen.
-Kaixo elefantea!Zer moduz?- esan tukanak.
-Bero naiz! Non dago ibaia?
-Hor dago, palmeraren aurrean-erantzun ziot tukanak.-kontuz ibili,oso sakona da eta.
Baina elefantea ibaira joan zen eta erori zen ibaira.
-Lagundu,mesedez,lagundu!-oihukatu zuen elefanteak.
Orduan tukana azkar, azkar joan zen tigrearengana.
-Mesedez, etorri!Elefantea ibaian erori dela! Tigrea oso sendoa eta azkarra zen eta azkar, azkar ibaira ailegatu zen.
-Ene! Mina hartu duzu?-Galdetu zion tigreak
-Ez galdetu eta atera hemendik!
-Bai,lasai,baina...ez duzu minik hartu?
-Mesedez,ez galdetu,eta atera hemendik-oihukatu zuen elefanteak.
Tukanak inurriarengana joan zen.
-Mesedez etorri! Elefantea ibaira erori da, laguntza behar du eta tigrea oso alferra da eta ez du ezer egiten.
Orduan inurria korrika korrika ibaira joan zen.Uretan murgildu zen eta bere indarrez atera zuen.
-Uuuuf,eskerrik asko!-esan zion elefanteak-salbatu nauzu!
Eta trigreak galdezka jarraitzen zuen...
-Ez duzu minik hartu?
Inurriak tigreari haserre esan zion:
-Hitz egin gutxiago, eta lan egin gehiago!
Zinkili-zankalau zazpi eta zazpi hamalau Amaia eta Irati
No hay comentarios:
Publicar un comentario