URTXINTXA ETA DORTOKA
Udaberriko egun bat zen. Marta urtxintxa lakura joan zen bainatzera.Urtxintxa oso alaia zen.
- Egun on, Marta – agurtu zuten txakurrek.
- Baita zuei ere! – erantzun zuen urtxintxak.
Urtxintxak lagun asko zituen lakuan... eta denek maite zuten.
- Zer moduz urtxintxa? – esan zioten katuek.
- Oso ongi lagunak, eta zuek? – galdetu zuen urtxintaxak.
- Primeran!
Urtxintxa aurrera jarraitu zuen. Ez zuen hotzik egiten .
- Kaixo urtxintxa! Zer moduz? – esan zioten zaldiek.
- Gose naiz. Non dago janaria.
-Hor dago, zuhaitz horien azpian – erantzun zioten zaldiek .
-Baina kontuz ibili bidea arriskutsua dela.
Baina urtxintxak ez zien jaramonik egin eta trabatuta geratu zen lokatzetan.
- Lagundu mesedez, lagundu! – oihukatu zuen urtxintxak
Orduan katua azkar azkar joan zen dortokarengana.
- Mesedez etorri urtxintxa lokatzetan trabatuta geratu da eta laguntza behar du.
Dortoka oso lasaia eta alferra zen eta poliki-poliki zuhaitzera abiatu zen.
- Ene! Mina hartu duzu? – galdetu zion dortokak
- Ez galdetu eta atera hemendik!
- Bai, lasai baina…ez duzu minik hartu?
- Mesedez, ez galdetu eta atera hemendik – esan zuen urtxintxak
Katua txoriarengana joan zen.
- Mesedez etorri! Urtxintxa trabatuta geratu da lokatzetan, laguntza behar du eta dortokak ez du ezer egiten.
Orduan txoria korrika joan zen urtxintxarengana eta hegala luzatu zion.
- Eskerrik asko! – esan zion urtxintxak – salbatu nauzu!
Eta dortokak galdetu zion.
- Ez duzu minik hartu?
Txoriak dortokari haserre esan zion.
- Hitz egin gutxiago, eta lan egin gehiago!
Zinkili zankalau zazpi eta zazpi hamalau.
oso dibertigarria izan delako
ResponderEliminarasko gustatzen zaigu.
alicia eta maika