1. Euskaraz gehiago hitz egiteko, zure eskolan, "intercanbio" moduko bat antolatu dute Gipuzkoako herri bateko ikasleekin. Orain hango ikasleak, hona etorriko dira eta zuen etzeetan hartu beharko dituzue. Zure etxera Imanol izeneko mutila joango da. Zuk imanoli idatzi behar duzu eskutitz bat hauxe esateko:
- Nor zaren?
- Zure familia zein den?
- Nor bizi zaren...
- Etxea nolako den...
Kaixo Imanol!
Ainhoa naiz eta nire etxean pasatuko duzu eskolako interkanbioa.
Alaba bakarra naiz eta nire gurasoekin bizi naiz. Familia handi bat daukat, baina urrun bizi dira. Iruñan bizi naiz, Errotxapea auzoan. Auzoa ez da txikia, baina Ansoain baino txikiagoa da.
Nire etxeak hiru logela ditu, sukaldea, egongela, egongela eta bi bainugela ere badaude. 90m2 ditu. Irteeratik hasita, ezkerretara begiratzen baduzu, sukaldea dago eta aurrean egongela dago. Egongelaren ezkerrean bainugela bat dago eta bainugelaren aurrean, nire logela dago eta nire logelaren ondoan, nire gurasoen logela eta bainugela daude. Hirugarren logela, nire gurasoen logelaren aurrean dago.
Etxea arrunta da. Azken solairuan dago eta leihotik begiratzen duzunean, Iruña osoa ikusten da.
Zu ezagutzeko irrikitan nago. Idatzi laster.
Ondo ibili!!!
Ainhoa.
Ainhoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario